Navarra Cultural utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de usuario. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.

Navarracultural.com Buscador de eventos activos
RSS NavarraCultural.com
MUSIKAL GUZTIAK IA IA
21:00h
8 € / 10 € /

MUSIKAL GUZTIAK IA IA
DEMODE QUARTET

“Musikal guztiak ia ia” DEMODE QUARTETen hirugarren ikuskizuna da. Umorezko show honetan, lau pertsonaia bitxik historiako musikal esanguratsuenak kontatu eta kantatu egiten dituzte. Lau ahotseko lanarekin jarraituz eta DEMODE QUARTETen bereizgarriak baztertu gabe “Musikal guztiak ia ia”k salto bat egiten du aurrera, aurreko ikuskizunekin alderatuta.
Batetik, “Musikal guztiak ia ia” obra a capella hutsean eginiko musikal bat da eta beste aldetik, ikuskizuneko abesti bakoitzari proiekzio batzuek lagunduko diote. Horietan, musikal bakoitzeko dekoratuak ikusiko dira, girotze-funtzioarekin, baita aktoreak berak ere, aurrez xede horrekin filmatutako irudi batzuetan, hainbat paper jokatzen, dantza-talde burugabearena egiten eta lau protagonistekin elkarreraginean.
Osagai horiei esker, lau interpretatzaile horiek, 16 musikarik eta 16 dantzarik lagunduta, ikuskizun lotsagabe, urratzaile eta dibertigarri bat eskainiko digute, ordu eta erdi pasatxoan.

Textuaren egilea: PATXI BARCO
Musikaren egilea: Autores varios. Arreglos MIKEL DE LA FUENTE
Koreografiaren egilea: CARLOS NGEMA
Zuzendaria: PATXI BARCO
Antzezleak: Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco

Sarreren salmenta:
www.ansoain.es 
Tel. 012
En taquilla desde hora y media antes del espectáculo

Espacio asociado a la Red de Teatros de Navarra

En Navarra Cultural trabajamos para actualizar diariamente nuestra agenda pero no nos responsabilizamos de cambios de última hora en la programación, por lo que aconsejamos confirmar la información con los organizadores de los eventos.