Navarra Cultural utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de usuario. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.

Navarracultural.com Buscador de eventos activos
RSS NavarraCultural.com
Akelarre
20:00h

Nafarroa, XVII. mendearen amaiera. Gizarteak egitura feudala du oraindik. Herri batean, Garazik, sorgin izateagatik erretako emakume baten ilobak eta Amunia petrikiloak akelarreetan abiarazi duenak, harremanak izan ditu Iñigorekin, leku horretako jauna den Fermín de Andueza jaunaren seme eta oinordekoarekin. Garazik lagun berria du orain, Unai, Fermín jaunaren botere absolutuari aurka egiten dion taldeko nekazari gaztea. Fermín jaunak ustezko sorginen aurka jazarpen bortitza abiatzen du inkisidore baten laguntza eraginkorrarekin. Udako solstizioan, herritarrak San Joan gaua ospatzen hasiko dira poz-pozik, suaren gainean jauzi eginez, baina jazarrita eta deseginda, su ankerrago bati aurre egin behar diote. Bi gizarte jokabideren arteko borroka ere bada: paganismoa arbasoen erritoekin petrikilo matriarkalaren inguruan, eta kristautasun ofiziala, aurreko mendeetatik datozen aurrerapenekin.

(España, 1984)

Zuzendaritza: Pedro Olea.
Gidoia : Pedro Olea, Gonzalo Goikoetxea.
Argazkia: José Luis Alcaine (C).
Músika: Carmelo Bernaola.
Antzezleak: Silvia Munt, José Luis López Vázquez, Mari Carrillo, Walter Vidarte, Patxi Bisquert, Iñaki Miramón, Félix Rotaeta, Javie Loyola, Sergio Mendizábal.

Iraupena: 107 min.
Hizkuntza: Euskeraz.
Sarrera: 1 euro

En Navarra Cultural trabajamos para actualizar diariamente nuestra agenda pero no nos responsabilizamos de cambios de última hora en la programación, por lo que aconsejamos confirmar la información con los organizadores de los eventos.