Navarra Cultural utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de usuario. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.

Navarracultural.com Buscador de eventos activos
RSS NavarraCultural.com
Foco Punto de Vista 2014: Ni nüzü
20:00h
2 € con abono de 10 entradas / 3 € taquilla /

Badira izena duten etxeak… badira etxearen izena duten pertsonak…
Euskal Herriko herrietan, etxe zahar bakoitzak badu izen bat, betidanik berdina, etxeari eta etxekoei nortasuna ematen diena. Ni nüzü soinuzko dokumentalean, egilea Santagraziko etxalde batetara itzultzen da, bere amonaren etxera, segidarik gabe egon den baserri bat eta non laborantxako lanak geldituak diren iada. Bere mikrofonoekin eta familiaren laguntzarekin, etxe zaharrean eguneroko soinuak grabatzen ditu eta haur denborako soinuen berpizten entseatzen da. Lan honek nahasten ditu soinu horiek eta ahots batzuk – amonarena, ondoko herrietako jakile batzuena – etxe izenei buruz mintzatzeko: zoin da herrietan izen horietaz eginik den erabilera, zoin den bere ustez izen horien esanahia...
Soilik soinuz egindako dokumentaria Myriam Ayçaguerek zuzendu zuen eta ARTegia elkarteak ekoitzi. Jatorrizko bertsioa xiberotarrez egina dago. Hasieratik, lan hau azpitituluekin erakutsi izan da, filme bat balitz bezala, hitzak ez diren bertze irudirik gabeko filmea bezala.

 

Frantzia, 2012

Errealizazioa: Myriam Ayçaguer.
Produkzioa: ARTegia.
Abotsak: Maddia Dronde Aztainart, Mixel Etxekopar, Niko Etxart, Lüxi Aguergaray, Jean-Mixel Bedaxagar, Jean-Pierre Récalt Altabe, Michèle Ayçaguer…
Nahasketa: Audrey Ginestet.
Azpitituluak: Allande Etxart, Xabier Erkizia, Odile Bouchet.
Horien sustengoarekin: Ekimen Saria, Audiolab, Xiberoko Herri Elkargoa.

Hizkuntza: Xiberotarrezko bertsioa.
Iraupena: 46 min.

En Navarra Cultural trabajamos para actualizar diariamente nuestra agenda pero no nos responsabilizamos de cambios de última hora en la programación, por lo que aconsejamos confirmar la información con los organizadores de los eventos.